LAPAD txostena Bartzelonan aurkeztu da

Datorren azaroaren 4an Bartzelonan aurkeztuko da “Mendekotasunaren Legea ezartzearen egungo egoera eta hobekuntza-proposamenak: pertsonen bizi-kalitatearen aurrerapenak eta erronkak” txostena, Fundación Alares® fundazioaren Ikasketa Arloak egindako azterlana, Mendekotasunaren Legearen egungo egoera aztertzen duena. Madril hirian dagoeneko aurkeztu den azterlan honek, batez ere, nabarmentzen du araudi hori ezartzeak ekonomia ezkutua sustatzen duela eta autonomia-erkidegoen artean tratamendu-desberdintasunak daudela.