Akordio horren arabera, Ángel Gabilondok zuzentzen duen Ministerioak ofizioz txertatuko ditu desgaitasuna duten pertsonen aldeko gizarte-klausulak, besteak beste lan-inklusioari eta irisgarritasun unibertsalari dagokienez, Sektore Publikoko Kontratuen egungo Legeak eskaintzen dituen aukeren arabera.
Horrela, Cermiren arabera, Hezkuntza izango da, Defentsaren eta Sustapenaren ondoren, kontratazio publikoaren gizarte-dimentsioaren alde egingo duen lehen ministerioetako bat, indarreko legeriak ezarritako gutxienekoetatik harago joanez.
Hezkuntza Ministerioaren eta Cermiren arteko lankidetza-hitzarmena datorren otsailaren 16an sinatuko dute Ángel Gabilondo ministroak eta desgaitasunaren erakundeko presidente Luis Cayo Pérez Buenok.
Cermik dei egin die Administrazio Publiko guztiei «kontratazio publikoaren gizarte-dimentsioa indartzeko, batez ere krisi eta aurrekontu-murrizketen garai honetan; izan ere, ongi bideratutako erosketa publikoen politikak herritar-taldeen —desgaitasuna duten pertsonen taldearen, esaterako— gizarte-inklusioa sustatzen du».
Hezkuntza Ministerioak gizarte-klausulak jasoko ditu departamentuaren lizitazioetan, desgaitasuna duten pertsonen alde.