Ordenagailua guztion eskura

Dakigunez, teknologia berriak ez daude guztion eskura. Webgune batera sartzea edo ordenagailu bat erabiltzea ezinezkoa da pertsona batzuentzat. Hala ere, pixkanaka, desgaitasuna duten pertsonei jarduera horiek errazteko tresnak sortzen ari dira. Hemendik aurrera, garun-paralisia duten pertsonek ordenagailuko sagua erabili ahal izango dute, begiko irisa mugitze hutsarekin. Proiektuak Ediris du izena, eta Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak finantzatzen du. Sistema bideo-kamera batek, infragorrizko argiztapenak eta kontrol-unitate batek osatzen dute. Horren bidez, irakurketa eta idazketa ikasteko programak, Windows ingurunea eta abar erabil daitezke; esaldiak osa daitezke posta elektronikoak bidaltzeko, Internetera sartu, jolastu... Alares erakundean uste dugu aurrerapen horiek benetan garrantzitsuak eta beharrezkoak direla gizarte batentzat; izan ere, gizarteak gero eta gehiago ikusten du desgaitasuna duten pertsonen kolektiboa eguneroko bizitzan parte hartzen ari dela.