Parlamentua guztiontzat irisgarria

Entzumen-desgaitasuna duten pertsonek Gobernuko presidenteak gaur 16:45ean Kongresuan egingo duen agerraldia ikusi ahal izango dute. Hiru interpretek José Luis Zapateroren adierazpenak espainiar zeinu-hizkuntzara itzuliko dituzte. Bai telebista publikoaren bidezko emanaldian, bai Kongresuak Interneten duen kanalean www.congreso.es, interpretearentzako leihoa agertuko da pantailan; horri esker, agerraldi osoa aldi berean itzuliko da espainiar zeinu-hizkuntzara. Gainera, emanaldiak azpitituluak izango ditu Espainiako Telebistan. Alaresen, horrelako ekimenen alde egiten dugu; izan ere, haiei esker, desgaitasuna duten pertsonek bizitza politikoan parte har dezakete, eta horrek, zalantzarik gabe, eragin handia du haien bizi-kalitatean.