Alaresen Lana eta Familia Bateratzeko Programak 600.000 onuradun lortu ditu

Familia eta Laneko Bizitza Bateragarri egiteko Familia Laguntzako Erakunde Aditua den Alares Programak 600.000 onuradun lortu ditu; 600.000 pertsonak dute Alares® Zerbitzuak doan erabiltzeko eskubidea. Horrek Alares® sendotzen jarraitzen du laguntza-zerbitzuak sortzen eta eskaintzen dituen 1. erakunde gisa —Estatuak estaltzen ez dituen zerbitzuak—, kolektibo handientzat, laneratzea eta aukera-berdintasuna sustatzeko helburuarekin. Enpresek programa aplikatzean, produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzen dituzte, eta, oro har, pertsonen bizi-kalitatea ere bai.

Alareseko® Familia Laguntzako Programarekin, Bateragarritasunaren arloan, sorburuko arazo nagusiari irtenbidea ematen diogu zuzenean: familian ezusteko edo larrialdiren bat sortzen denean familia artatu eta zaindu beharra. Horrek eragiten du emakume askok lan-merkatuan sartzeko edo beren garapen profesionalean aurrera egiteko ezintasuna; bestalde, enpresetan gertatzen den absentismoaren %50 baino gehiagoren jatorria ere bada (hainbat ikerketaren arabera).

Bateragarritasunerako programa honek zerbitzuen mundu oso bat eskaintzen du edozein erakundetako langileak eta haien zuzeneko senideak (gurasoak, ezkontidea eta seme-alabak) zaintzeko, non dauden eta Espainiako geografian zein lekutan dauden kontuan hartu gabe. Programa honetan honako zerbitzu hauek sartzen dira, eta langileek doan erabil ditzakete berak edo haren senideren batek eguneroko larrialdi edo ezustekoen aurrean behar dituenean:

- Etxeko Laguntza Pertsonala
- Tratamendu Espezializatuak Etxean
- Irakasle partikularrak etxean
- Nazioarteko bigarren iritzi medikoa gaixotasun larrietan, bai diagnostikoari bai tratamenduari buruz
- Alares®eko espezialistei egindako telefono-kontsultak, anonimoak eta mugagabeak, honako arlo hauetan: medikuntza, zuzenbidea, psikologia, geriatria, pediatria, gizarte-arloa eta dietetika-elikadura.
- Prebentziozko eta laguntzako gizarte-telelaguntza, 24 orduz, finkoa (etxean) eta mugikorra (edozein lekutan)
- Gizarte- eta osasun-laguntzako, etxeko zerbitzuko, haurren zaintzako eta adinekoen zaintzako langileen hautaketa.
- “Haur-zaintzaileak”: haurrak laguntzea laneko ezustekoen aurrean.
- Osasun-, hortz- eta ongizate eta edertasuneko mediku-koadroa. Hitzartua eta tarifatua.
- Konponketen eta hainbat lanbidetako zerbitzuen kudeaketa: iturginak, elektrikariak,…
- “miAsistente” zerbitzu orokorra, langileak lan-orduetan behar duen edozein kudeaketa egiteko (aholkularitza, IAT, jatetxe-erreserbak eta abar; edozein kudeaketa-mota).

Langilearen senideak egunerokoan sortzen diren ezustekoen aurrean artatzea eta zaintzea (ebakuntza ondoko aldiak, gaixoak, arrisku handiko haurdunaldiak, gurasoen lan-ordutegien ondorioz bakarrik dauden haurrak, adinekoak,… etab.) lehentasunezko gaia bihurtzen ari da profesional onenak izan eta atxiki nahi dituen edozein erakundetan, haien sexua edozein dela ere. Horregatik, gero eta premiazkoagoa da bateragarritasun-programa eraginkorrak garatzea, gizonek zein emakumeek beren asmo profesional eta pertsonalak bete ahal izan ditzaten, familia alde batera utzi gabe, familiak betiko arreta bera edo are handiagoa behar baitu.

Bestalde, enpresak Alares® Bateragarritasun Programa ezartzean hainbat onura lortzen ditu, hala nola absentismoa murriztea, produktibitatea handitzea, langileak erakartzea eta fidelizatzea, lan-giroa hobetzea eta enpresaren erakargarritasun profesionala handitzea, barneko zein kanpoko irudia hobetuz. Gainera, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako Lege Organiko berriak ezarritako lege-esparruaren barruan dago.

Gaur egun, gure enpresa bezeroak enpresa handiak nahiz ETEak dira; guztiek uste dute langileei arreta ematea funtsezkoa dela etorkizuneko garapenerako eta kokapen estrategikorako. Alares®en zerbitzuak langileentzat ezarri dituzten enpresa bezeroen artean hauek daude: ENAGAS, PSA PEUGEOT CITRÖEN, ADECCO, ACCOR SERVICES, ARBORA & AUSONIA, ALTA GESTIÓN, CBS OUTDOOR, KIABI, T-SYSTEMS,…, etab., besteak beste,
Alares®ek Familia Laguntzako Programa kudeatzean eskaintzen duen eta eskaini izan duen balio erantsietako bat da Laguntza Pertsonaleko Zerbitzuak bere profesionalen bidez soilik ematea, lurralde nazionaleko edozein lekutan, nahiz eta leku hori urrun edo isolatuta egon. Horrek prozesuen eta haien kalitatearen erabateko kontrola bermatzen du nazio mailan.

Alares®en Familia Laguntzako Programak “IMSERSO Infanta Cristina Sariak, 2004” izeneko saria jaso zuen, Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioak emana, Familia, Lan eta Bizitza Pertsonala Bateratzeko Programa onenaren kategorian, bai eta mendekotasuna duten pertsonei arreta emateko berrikuntzaren kategorian ere.

Kudeaketa-sistema Alaresek® ezarritako eta berezkoak diren prozesuetan oinarrituta dago, AENOR erakundeak ikuskatuak eta UNE-EN ISO 9001/2000 ziurtagiriak bermatuak.
Gainera, Alares®ek “efr” ziurtagiria du, familiarekiko arduratsua den enpresa gisa, Enpresa Handien kategorian, +Familia Fundazioak emana.