Fundazioen Analisi Estrategikorako Institutua martxan da jada

2010. urtea aukeratu da Fundazioen Analisi Estrategikorako Institutua abian jartzeko. AEFetik sortutako ekimen horren helburua Espainiako fundazioen sektorea estatu eta Europa mailan ezagutaraztea da, gizartearekiko egiten duten lana indartzeko. Erakunde hori azken urteotan Espainian fundazioen kopurua eta aniztasuna nabarmen handitu direlako sortu da. Institutu honen bidez, gaur egun Espainian dauden fundazioen kopurua, erakunde horien sortzaileen profila, fundazio horien onuradun nagusiak eta haien banaketa geografikoa aztertuko dira. Epe luzera, INAEFk lehen txosten deskriptiboan lortutako datuetan oinarritutako azterketa azalgarri bat ere egingo du, sektorearen bilakaera, fundazioen arloko joerak eta Espainiako gizarteak fundazioen lana nola hautematen duen aztertzeko. Institutuak analisi horien bidez egiten duen lanak fundazioen irudi positibo eta fidela gizarteari helarazteko balioko du; horrek, ondorioz, haien lan humanitarioaren eraginkortasun eta efizientzia handiagoa ekarriko ditu.