Beharrezkoa da Gizarte Erantzukizuna edozein enpresaren kudeaketa estrategikoaren parte izatea.

Familia_Argazkia_2014 • Bizitza pertsonala, familiarra eta laboralaren kontziliazioari eta Gizarte Erantzukizunari buruzko Alares Sari Nazionalen VIII. edizioak arlo horietan enpresek izan duten bilakaera nabarmentzen du. • Bilakaera horren harira, Alares Fundazioak enpresa guztiak gonbidatu ditu kolektibo kalteberenek dituzten beharrei erantzuten dieten programak ezartzera. • Gero eta enpresa gehiagok hartzen dute parte kontziliazioaren arloan, pertsonen zoriontasuna lehentasunezko helburutzat hartuta; izan ere, horrek zuzenean eragiten du produktibitatean, enpresaren arrakastan eta haren irudia hobetzean. Beste urte batez, CaixaForum Madril-eko auditoriumak Bizitza pertsonala, familiarra eta laboralaren kontziliazioari eta Gizarte Erantzukizunari buruzko Alares Sari Nazionalen VIII. sari-banaketa gala hartu du. Javier Benavente Barrón jaunak, Alares Fundazioko presidenteak, ekitaldia hasteko ardura izan du, eta bertaratutako guztiei eskerrak eman dizkie gizarte-erantzukizunaren alde egindako apustuagatik. Gizarte-erantzukizuna bi ikuspegitatik ulertu du: batetik, gure herrialdeko desgaitasuna duten pertsonen kolektiboaren lan-osasunaren arloan egindako lanetik, eta bestetik, kontziliazioaren garrantziaren ikuspegitik. Era berean, honako hau azpimarratu du: “Kontziliazioa, beharrezko konpromisoa izateaz gain, aukera bat da. Desberdintasuna markatzeko eta gainerako enpresen aurrean kokatzeko aukera.” Hasierako hitzaldia José Folgado jaunak, Red Eléctricako presidenteak, eman du. Haren esanetan, “enpresek lidergoa behar dute, zintzotasunean, berrikuntzan eta ikuspegi estrategikoan oinarritzen dena. Hala ere, haren ustez, kontua ez da soilik enpresan lidergo hori eta teknologia-maila handia duten sistemak ezartzea; gaur egun, berrikuntza eta Gizarte Erantzukizuna behar dira, eta horiek enpresaren kudeaketa estrategikoaren parte izan behar dute”. Mar Aguilera andreak, Alares Fundazioko Patronatuko idazkari gisa, epaimahaiaren erabakia irakurri du, eta sari hauetara aurkeztutako 365 hautagaitzen kalitatea eta profesionaltasuna nabarmendu ditu; azken emaitzak maila goreneko palmares bat utzi du. Ekitaldia inauguratu ondoren, sariak banatzeari ekin zaio. Miguel Ángel García Martín jaunak, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioko Langile Autonomoaren, Ekonomia Sozialaren eta Enpresen Gizarte Erantzukizunaren zuzendari nagusiak, enpresen modalitateko praktika berritzaileenei sariak eman eta haien izenak jakinarazi ditu lehenik. Ekitaldian, halaber, Juan Pablo Lázaro Montero jaunaren parte-hartzea izan da; hark bereziki azpimarratu du “enpresei aplikatutako Gizarte Erantzukizunak edozein erakunderen emaitzen kontua hobetzen duela”, eta Carmen Plaza andreak, Aukera Berdintasuneko zuzendariak, ere parte hartu du. Galak aurrera egin ahala, gainerako kategorietako saridunak jakinarazi dira. Sari-banaketan, enpresa-arloko pertsona ospetsuak izan ditugu, hala nola Juan Pablo Lázaro Montero jauna, Juan José Jiménez jauna, Ma Eugenia Girón Dávila andrea, Juan José Guemes jauna, José Manuel Morán jauna, Bruno Bobone jauna eta Nuria Chinchilla andrea. Roberto Leal jaunak, Espejo Públicoko aurkezlekideak —bere kategorian saritutako hedabidea—, saridun guztien ordezkaritzan hitz batzuk esateko ardura izan du, eta honakoa adierazi du: “Edozein enpresaren atzean pertsonak daude; beraz, kontziliazioa ikuspegi horretatik ulertu behar da, langile zoriontsu bat onuragarria baita bai enpresarentzat, bai berarentzat”. Konpromisoa Bizitza pertsonala, familiarra eta laboralaren kontziliazioari eta Gizarte Erantzukizunari buruzko Alares Sari Nazionalen VIII. edizioak aurreko urteetako itxaropenak gainditu ditu beste urte batez. Sari hauek Sofiako Erregina Andrearen SMren Ohorezko Presidentetza izan dute, eta beste urte batez enpresen, erakundeen, gizarte zibilaren, zuzendarien, komunikabideen, ikus-entzunezko programen, berrikuntza- eta saiakuntza-proiektuen, unibertsitateen, negozio-eskolen eta irakasle eta ikertzaileen parte-hartzea nabarmentzen dute, Kontziliazioaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloan. Madrilgo CaixaForumeko egoitza izan da 2014ko Alares Sari Nazionalen sari-banaketa galara bertaratutako 500 gonbidatu baino gehiago biltzeko aukeratutako lekua. Bertan, giza kapitala eta Gizarte Erantzukizuna izan dira, ezinbestean, protagonista nagusiak. Horren erakusgarri dira proiektuen kalitatea eta sormena; lehen mailako palmares bat osatu dute, eta guztien arteko lotura enpresaren lehiakortasuna eta iraunkortasuna izan dira. Zalantzarik gabe, Alares Fundazioak beste behin erakutsi du, zortzi edizioren ondoren, sari hauek erreferente bihurtu direla gure herrialdeko gizarte-, ekonomia- eta kultura-arloan. Ana García Lozano kazetari eta telebista-aurkezleak maisutasunez gidatu du gala. Gala Javier Benavente jaunaren eskerroneko hitzekin eta Nuria Chinchilla andreak, Alares Fundazioko patronatu-kideak, emandako amaierako hitzaldiarekin itxi da. Informazio gehiago: Sara Carreño Alares Fundazioko Komunikazio-arduraduna 91 275 05 55 scarreno@alares.es www.fundacionalares.es