Espainiako selekzioa Londres 2012ko garaile handietako bat izan da. Palmaresean guztira 42 domina dituela, talde paralinpikoko kirolariek beste behin erakutsi dute gainditzeko eta ausardia izateko eredu bikainak direla. Guztira, 8 urre, 18 zilar eta 16 brontze lortu dira, hainbat kategoriatan: atletismoan, txirrindularitzan, 5eko futbolean, judoan, igeriketan, mahai-tenisean eta tiro olinpikoan.
Espainiako selekzioa nabarmentzekoa izan zen igeriketa-modalitateetan; taldeak 22 domina lortu zituen (2 urre, 11 zilar eta 9 brontze). Ondoren, txirrindularitza (2 urre, 2 zilar eta 3 brontze), atletismoa (3 urre eta bi zilar), judoa (urre 1 eta 2 brontze), tiro olinpikoa (zilar 1) eta 5eko futbola (brontze 1) sailkatu ziren.
Londres 2012ko jokoak historiako kirol-maila handieneko jokoetako bat izan dira. Gainera, eszenaratzeak eta instalazioen kalitateak Ingalaterrako hiriburua olinpiar mugimenduaren erreferenteen artean kokatu dute.
Informazio gehiago hemen


