Alaresen laguntza-zerbitzuei buruzko bezero-esperientzia

Bigarren iritzi medikoa Alaresen zerbitzuak dituen eta Nazioarteko Bigarren Iritzi Medikoa doan jaso duen pertsona baten hitzez hitzeko testigantza partekatu nahi dugu zuekin. Testigantza osoa Duela hilabete bat peronearen buruan tumore bat diagnostikatu zidaten, eta biopsiaren ondoren onbera zela ikusi zen. Diagnostikoa positiboa izan bazen ere, jarraipena behar duen tumore oso erasokorra zen. Prozesu horretan, Alaresengana jo nuen Nazioarteko Bigarren Iritzi Medikoa zerbitzua eskatzeko. Azkar, Alaresen konfiantzazko hornitzailea nirekin harremanetan jarri zen eta nire kasuaren espedientea ireki zuen. Azpimarratzekoa da, Bigarren Iritzi Medikoari dagokionez, profesional onenen sarea bilatzen dutela, bai nazio mailan, bai nazioartean. Nire kasuan, biopsiaren lagin bat aditu bati bidaltzeaz arduratu ziren, egin dizkidaten azterketa guztiekin batera. Lagina Bostonen dagoen Brigham&Women´s ospitalera bidali zuten, nire kasurako espezialista onena bertan baitago. Epeak oso laburrak izan arren, lagina Aste Santuko ostegunean iritsi zen, eta emaitzak esku-hartzearen aurretik prest zeuden, martxoaren 28an, astelehenean. Prozesu osoan zehar, nire medikua inplikatuta egon zen; gainera, oso eskertuta zegoen erantzun azkarragatik, eta ebakuntzan egin beharreko tratamendua berretsi zuen. Pertsonalki, oso pozik nago zerbitzuarekin. Jaso dudan tratua bikaina eta oso profesionala izan da. Zerbitzua %100ean gomendatzen dut; gainera, oso eskertuta eta harrituta nago, doan baliatu ahal izan dudalako. Gutun honetan, bereziki eskertu nahiko nieke Lozano doktoreari, Flecher doktoreari eta nire mediku Eduardo Ortiz doktoreari, izan duten tratu eta profesionaltasunagatik. Alaresera bidali duen Nazioarteko Bigarren Iritzi Medikoaren onuradun baten gutunetik hitzez hitz ateratako testigantza.