Zaintzaile informalentzako prestakuntza

Zaintzaile informalentzako prestakuntza-mekanismoak ezartzea da Senatuak Gobernuari egiten dion eskaera. Hori dela eta, Senatuko Osasun eta Gizarte Politikako Batzordeak mendeko pertsonen zaintzaile horien prestakuntza hobetzeko mozio bat onartu du. Zehazki, prestakuntza-eduki horiek mendeko pertsonen arretarako profesionaltasun-ziurtagirian ezarritakoarekin bat etor daitezen eskatzen dute. Hau da, profesionalak ez diren zaintzaileen prestakuntza lanbide-heziketara egokitzea. Gainera, mozioak autonomia-erkidego bakoitzari diru-hornidura bat bermatzea eskatzen du, prestakuntza hori sustatu ahal izateko.