Alares Goi Zuzendaritzako Foroa

Alares Goi Zuzendaritzako Foroa

"Krisiaren garaian, enpresek bizirik irauteko politikak garatu behar izan dituzte. Orain, epe luzerako plangintza estrategikoa egiteko unea da.”

Non gaude? Non dago enpresa ikuspegi sozioekonomikotik? Hori izan zen José Folgadok, Red Eléctrica de Españako presidenteak, Alaresen Goi Zuzendaritzaren azken Foroaren ponentzian egin zuen galdera. Folgadok, gainera, Darwinen hitzak gogorarazi zituen: “ez du indartsuenak ezta adimentsuenak ere bizirik irauten, ingurunera ondoen egokitzen dakienak baizik”; izan ere, haren ustez, diruak ez du mundua mugitzen, ideiek baizik. Hauek dira foro honetan partekatu ziren gogoeta batzuk. Foro horrek Espainiako erreferentziazko enpresetako presidenteak, CEOak, zuzendari nagusiak eta hainbat dibisiotako zuzendariak elkartzeko gune gisa balio du, baita bertaratutakoen artean sinergiak sortuko dituen networking-a bultzatzeko ere. Alaresek enpresei bezeroak fidelizatzen eta erakartzen eta haien irudia hobetzen laguntzeko helburuari eusten dio, eta, Gizarte Erantzukizun Korporatiboarekiko duen konpromisoaren barruan, duela denbora batetik hona bi hilean behin antolatzen du Goi Zuzendaritzarentzako foro hau. Bertan, modu lasaian eta pribatuan, gaur egun enpresei gehien eragiten dieten gaiak lantzen dira, etorkizunean hazten eta lider izaten jarrai dezaten laguntzeko; horretan aditua da Alares. Azken topaketan José Folgadoren ponentzia izan zen; Red Eléctrica de Españako presidenteak nabarmendu zuen ezen, orain arte, Espainiako enpresek bizirik irauteko politikak garatu behar izan dituztela, baina orain epe luzerako plangintza estrategikoa egiteko unea dela. Topaketan Espainiako merkatuan jarduten duten enpresa nagusietako 25 lider izan ziren. Enpresa- eta gizarte-egoera aztertzeko aukera izan zuten, baita etorkizunari indarrez aurre egiteko egin beharrekoaz hausnartzeko ere, ahal izanez gero, bereizgarritasun- eta lidergo-posizio batetik. Foro hauek, batez ere, gaur egungo enpresei 2020ra bizirik irauten lagunduko dieten eta lidergo iraunkorra lortzeko beharrezkoa den lehiakortasun-bereizgarritasuna eskuratzen lagunduko duten ideiak aberasteko eta sortzeko gune izan nahi dute. José Folgadorekin, Red Eléctrica de Españako presidentearekin, egindako azken topaketaren laburpena