Norberaren gainditzearekiko nahia

Juan Manuel Montilla “El Langui”-k eman zuen bart 2009ko Goya Sarien Banaketa Ekitaldiko diskurtsorik onena. Dibertigarria, ironikoa eta, batez ere, hunkigarria, “El Langui”-k gaueko txalorik solidarioena eta merezituenena lortu zuen. Aktoreak “Aktore Hasiberri Onenaren” Goya saria eta Espainiako zinemako “Jatorrizko Abesti Onenaren” Goya saria jaso zituen El truco del Manco filmagatik, Santi Zannourena. Bertan, “Cuajo” antzezten du, garun-paralisia duen ijito bihurtutako payo bat, bere desgaitasunagatik bazterketaren gurpil zoroan eta inertziaren barruan giltzaperatuta geratzeko prest ez dagoena. Aktorea izateaz gain, Juan Manuel Montilla “La Excepción” hip hop taldeko abeslaria da, 2006ko MTV Europa sarietan Espainiako talderik onena izandakoa. Alares® enpresatik Juan Manuel Montilla zoriondu nahi dugu, bere lan zinematografikoagatik, gainditzeko gaitasunagatik eta mugikortasun-arazoak partekatzen dituen pertsonaia bat antzeztean erakutsi duen ausardiagatik. “El Langui” adibide bat da: desberdina izan arren, desgaitasuna ez da gaindiezina den oztopoa.