Konpainiak Fundazio honek antolatutako jardueretan parte hartuko du; besteak beste, pertsonen bizi-kalitatea hobetzea eta enpresen lehiakortasuna sustatzea dute helburu.
Bi erakundeek agerian utzi dute Enpresen Gizarte Erantzukizunarekin eta Espainiako enpresen artean jardunbide egokienak garatzearekin duten konpromiso sendoa.
Iberdrola Alares Fundazioaren “Bazkide Laguntzailea”
Iberdrola Alares Fundazioaren “Bazkide Laguntzaile” bihurtu da, erakunde horrek gauzatzen dituen jarduera guztien garapenean parte-hartzea indartzeko eta, horren bidez, Enpresen Gizarte Erantzukizuneko programen zati bat babesteko helburuarekin. Enpresarentzat, bazkide gisa sartzeak herritarren bizi-kalitatea eta enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzen duen ekimena dakar.
Bazkide Laguntzailearen figura honen bidez, Fundazioak enpresaren laguntza jasotzen du bere helburuak lortzeko. Helburu horiek, batez ere, desgaitasuna duten pertsonak lan-merkatuan sustatu eta integratzean, mendekotasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzean, pertsonen arteko berdintasuna eta aniztasuna sustatzean, eta familia- eta lan-bizitza uztartzea ahalbidetuko duten irtenbideen garapenean eta ikerketan oinarritzen dira; baita esparru horiek guztiek enpresen lehiakortasunean duten eraginean ere.
Haren ekarpena Alares® Fundazioak ekitaldi bakoitzerako aurreikusitako jarduera-programa osoa gauzatzera bideratuko da, hala nola ikerlanak, sariak, ikerketa-proiektuak, eztabaidak, hitzaldiak, kongresuak eta mintegiak. Bazkide Laguntzailearen figura Espainiako ekonomiaren enpresa-aniztasuna ordezkatzen duten enpresa ugarik osatzen dute.
Erakunde honetako Bazkide Laguntzaile gisa sartzearekin, Iberdrola Espainiako talde ugarirekin elkartu da; talde horiek enpresa-jardunbide egokienak sustatzeko lan egiten dute, enpresen artean Gizarte Erantzukizuna bultzatzeko.