AMADEren III. Kongresua eta Pro Care Europako I. Sinposioa

Juan Carlos I erakustazoka-esparruak (IFEMA) Mendekotasunari Arreta emateko Madrilgo Elkartearen (AMADE) III. Kongresua eta Pro Care I. Europako Sinposioa hartuko ditu datorren irailaren 30ean eta urriaren 1ean; adinekoen bizi-kalitatearen sustapenean esperientziak trukatzeko bi topaketa profesional izango dira. Europako adituak, Administrazio Publikoko arduradun politikoak eta geriatria- eta arreta-sektoreko enpresetako profesionalak bi jardunalditan bilduko dira, mendekotasun-egoeran dauden adinekoei zerbitzuak emateko jardunbide egokiei buruz eztabaidatu eta hausnartzeko. Gainera, teknologia berriak adinekoentzako produktu eta zerbitzuetan aplikatzeari buruzko azken berrikuntzak aurkeztuko dira. Horrez gain, topaketan lau tailer egingo dira adinekoei zuzeneko arreta ematen dieten profesionalek parte har dezaten (gizarte-langileak, gerokultoreak, terapeutak…): batzorde etikoen sorrera, minaren tratamendua, eusteko neurrien erabilera eta protokoloak arreta-kalitatean lan-tresna gisa. AMADEk duela gutxi ospatu ditu bere hogeigarren urteurrena eta 2010eko I. Lanbide Sarien gala ere bai; ekitaldian Grupo Alares izan zen, Mendekotasunaren eta familiei laguntzearen sektorean egindako lanagatik Enpresa Proiektu Onenaren Saria jaso baitzuen.