Joan den ekainaren 3an, UOCeko Nazioarteko Graduondoko Institutuaren III. Jardunaldia egin zen Mon Sant Beneten (Bages), Bartzelonan, “Lidergoa eta talentua enpresan” izenburupean; 300 zuzendarik baino gehiagok hartu zuten parte. Lehen mailako hizlariekin batera, hala nola Ferran Adriá sukaldari eta jatetxe-jabearekin (El Bulli) eta Ferran Sorianorekin (Spanair), Alares® Taldea arduratu zen Laneko, Bizitza Pertsonaleko eta Familiako Bizitza Bateratzeari buruzko tailerra emateaz. Horrela erakutsi zuen lana eta familia bateratzea sustatzea enpresa-kudeaketa egokiaren parte dela.
“Posible al da familiako eta laneko bizitza bateratzea? XXI. menderako eredua” izenburupean, Joan Pinyolek, Alares®eko zuzendari nagusiak, egungo gizartearen beharrak azaldu zituen; izan ere, familia-eredu berriek bizitza pertsonala eta familiarra ahalbidetuko duten lan-politikak eskatzen dituzte. Egoera horren aurrean, lan-merkatuak ezin du axolagabe jokatu, eta hortik sortzen da giza baliabideen arloan enpresa-estrategia berrikusteko beharra, lana eta familia bateratzea sustatzeko gai izan dadin.
Pinyolek bere hitzaldian ateratako ondorioa honakoa izan zen: “egungo egoera ekonomikoan, ezinbestekoa da langileen ongizatea sustatzea, enpresa-bikaintasunerako bidean oinarri gisa. Are gehiago, baztertu egin behar dugu lana eta familia bateratzea langileari soilik mesede egiten dion neurria dela dioen ideia; izan ere, frogatuta dago erakundearen lehiakortasunean eragin zuzena duela”.
Berrikuntza etengabe aplikatu beharreko enpresa-gaitasuna da. Ildo horretan, langile integratu eta pozik osatutako lantaldea sortzeak eragina izango du enpresaren beraren produktibitate-mailan.
UOCko Graduondoko Nazioarteko Institutuaren III. Jardunaldia: «Lidergoa eta talentua enpresan», Ferran Adrià eta Ferran Soriano-rekin