Méridan ospatu den “España integrACTÚA” ekimenak Alcazaba kultur zentroa hartu du gala batekin eta film laburren, iragarkien, argazki-erreportajeen eta musikaren erakusketa batekin. Horien helburua herritarrei gizarteak pertsona guztien baldintza-berdintasuna bermatzeko duen garrantziaren berri ematea eta horren inguruan sentsibilizatzea izan da.
Aurkeztutako kultur proiektu guztiak 2009an garatutako proposamen artistiko eta ikus-entzunezkoak dira, “Gizarteratzearen alde, integrACTÚA” Europako proiektuaren esparruan, hainbat gizarte-sektorek egindakoak: zinemagintzak, publizitateak, GKEek, sindikatuek, akademiak eta gizarte-bazterkeria jasaten duten pertsonek.
Erakusketa ekainaren 29an inauguratu zen eta uztailaren 2ra arte egon zen zabalik; egun horretan gala egin zen. Bi ekitaldietan, doako gida hauek banatu ziren: “Espainiako pobrezia eta gizarte-bazterkeriari buruzko gakoak” eta “Pobreziaren eta gizarte-bazterkeriaren aurrean, zer egin dezaket nik?”.
Proiektu honek Europako Gizarte Funtsaren finantzaketa jaso du, 2007-2013ko Diskriminazioaren aurkako Borrokarako Programa Operatiboaren bidez.
Artearen bidezko gizarte-inklusioa