Atzo, Foréticak Espainian Gizarte Erantzukizunaren bilakaerari buruzko bere txostenaren bosgarren edizioa aurkeztu zuen; ekitaldian Ramón Jáuregui Presidentetzako ministro eta Fundación Alares fundazioko patronatu-kideak parte hartu zuen.
2002az geroztik egiten den txosten honek gure herrialdeko enpresetan Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren ezarpen- eta garapen-maila ebaluatzen du. Aurkezpenean, ikerlan honen ondorio garrantzitsuenak azaldu ziren; besteak beste, krisiak Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren praktiketan izaten ari den eragina eta erakundeak gizarte-behar berrietara nola egokitzen ari diren.
Ramón Jáureguik bere hitzaldian azaldu zuenez, enpresek mundu globalizatu batean bizirik iraun nahi badute, «gizartearekiko kontratua berretsi behar dute». Járeguik berak defendatu zuenez, Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren kultura ondo ulertu batek «mundu globalizatuak eskatzen duen lehiakortasuna izateko behar den bikaintasun-maila» eskaintzen du.
Ildo horretan, Járegui Gizarte Erantzukizun Korporatiboko politiken alde agertu zen, enpresei iraunkorrak eta lehiakorrak izaten laguntzen dietelako; izan ere, hori eskatzen du «mundu globalizatu, zorrotz, dinamiko eta malguak, gaur egun enpresen joko-zelaia denak».
Forética 2011 txostena