Jaime Rosales, “La Soledad” filmagatik 2008ko Goya sarien irabazlea, Alaresen I. Nazioarteko Kongresuan

Jaime Rosalesek, “La Soledad” filmagatik Zuzendari Onenaren Goya saria irabazi berriak, Alares® I. Nazioarteko Kongresuaren amaiera-ekitaldian parte hartuko du, egungo gizarteari buruzko gogoetak azalduz. Bakardadea, osasuna, kultur aniztasuna edo lanaren eta enpresen mundua bezalako gaiak gure eguneroko bizitzan gurutzatzen dira, eta Jaime Rosales horiek bere ikuspegi berezitik aztertzen saiatuko da.

Rosalesek behar, sentimendu eta beldurrez osatutako mundu konplexu osoa islatu du bere filmean; pertsonaiek gizartearen laguntza eta babesa behar dituzte. Gizarte-bazterketa saihestuko duen eta, aldi berean, elkartasunaren, berdintasunaren eta aniztasunarekiko errespetuaren printzipioak sendotzea ahalbidetuko duen babesa. Alares® Fundazioak bere jardueraren arlo guztietan defendatzen eta sustatzen dituen balioak dira, eta Kongresu honetan ere presente daude; betiere, enpresen lehiakortasuna hobetzea alde batera utzi gabe, bizi-kalitatearen epe luzeko iraunkortasunerako funtsezko elementu gisa.

Filmak hiru Goya sari jaso ditu (mejor película, director y actor revelación) eta bakardade existentziala eta mina gorabehera aukera eta horizonte berrien alde borrokatzen eta horietan konfiantza izaten duten protagonistak erakusten dizkigu. Mezu horrekin, Jaime Rosalesek datorren otsailaren 21ean itxiko du Alares® Nazioarteko I. Kongresua: Bizi-kalitatea eta Enpresen Lehiakortasuna. Ildo horretan, Rosalesek Kongresuko bertaratuei egungo sisteman ongizatea hobetzea eta oparotasun handiagoa ekarriko duten aldaketa guztiak defendatuko dizkie. “Merkatuaren balioak eta gizakien arteko azaleko harremanak oso garrantzitsuak diren gizarte batean bizi gara. Hori da dinamika orokorra, eta kezkagarria da, baina hau aldatzen hasi delako sentsazioa dut”, adierazi du zinemagileak.

Rosales Enpresa Zientzietan lizentziatua da, eta zinemagile gisa prestakuntza Habanako (Kuba) Nazioarteko Zinema eta Telebista Eskolan hasi zuen; ondoren, Sydneyko (Australia) Australian Film Television and Radio School-en jarraitu zuen. Arrakasta izan duten hainbat film laburren egilea, bere lehen film luzeak, “Las horas del día” izenekoak, Nazioarteko Kritikaren Saria lortu zuen 2003an Cannesko Zinemaldiko Zuzendarien Hamabostaldian.

Javier Benavente Barrón Alares® Fundazioko presidentearen ustez, zinema-zuzendariak gure gizarteak falta dituen balioetako batzuk irudikatzen jakin izan du bere filmetan. “Harrotzekoa da guretzat Jaime Rosalesen esperientzia gure Kongresuaren amaiera-ekitaldian izatea”. Europan erreferente bihurtu den Fundazioa da , pertsonen bizi-kalitatea hobetzearekin lotutako gaietan, enpresen lehiakortasuna sustatuz eta gaur egun gizarteari gehien kezkatzen zaizkion gaiak kontuan hartuz: mendekotasuna, berdintasuna, lan-, familia- eta bizitza pertsonala bateratzea, bai eta aniztasunarekin eta kultur aniztasunarekin lotutako guztia ere. Kongresuan izena emateko, webgunearen bidez egin daiteke: http://www.congresointernacionalalares.com. Izena emateko kuota doakoa da, jorratutako gaietan interesa duen orori sarbidea ahalbidetzeko. Webgunean Kongresuaren egitarau zehatza, ekitaldien, hitzaldien eta aurkezpenen ordutegiak, hizlariei buruzko informazioa, Kongresuari buruzko intereseko datuak eta Gala Afarian izena emateko buletina jasotzen dira.