Laneko zoriontasuna

Lan-ingurunea hobetzen laguntzeak langileen zoriontasunean eta enpresarekiko leialtasunean eragina duela egia da. Baina, benetan, zoriontasuna ohiko enpresa-praktika al da?

Espainiako enpresa-sarea, gehienbat, langilearen bizi-kalitatea hobetzeko neurriak sustatzeak dituen abantailak eta onurak oraindik ikusten ez dituzten ETEek osatzen dute. Hala ere, eztabaidaezina da enpresa batzuk langileen ongizate-mailaz kezkatzen hasiak direla. Horiek ohartzen dira pertsonek lanean duten gogobetetasunak duen garrantziaz, langileen motibazioak haietako bakoitzaren produktibitate-mailan eragina baitu. Denbora da langileek gehien desiratzen duten baliabidea, eta, zalantzarik gabe, zoriontasuna ematen diena. Langileen lan-, familia- eta bizitza pertsonala bateratzen laguntzen duen enpresa batek motibazio-bultzada ematen du, eta horri esker talentu handieneko profesionalak atxikitzen ditu. Enpresaren paradoxa handia honetan datza: enpresak bezeroen beharrak milimetrikoki asetzen badaki, baina, hala ere, ez daki zein diren langileekin jarraitu beharreko estrategia eta praktikarik onenak. Lan-talde zoriontsua lortzea zeregin zaila dela egia bada ere, hori lortzeko ahalegina egitea beharrezkoa da; horretarako neurriak hartzen badira soilik da posible.