Desgaitasunaren aukera handia Madril 2020ko proiektu olinpikoan
Denok espero dugu Madril 2020ko Olinpiar Jokoen egoitza izatea. Are gehiago, aurkeztutako proiektuak desgaitasunari arreta berezia eskaintzen diola eta olinpiarismoaren historian inklusioaren adibide izan nahi duela jakin dugunean. Horregatik, Desgaitasuna duten pertsonek lanerako aukera bikaina dute, munduko ekitaldi handienetako batean parte hartu eta ekitaldia %100ean integratzailea izan dadin lagundu ahal izango baitute. Gainera, enpresek ezin dute aukera galdu gizarte- eta ekonomia-ekitaldi handi batean parte hartzeko eta, aldi berean, desgaitasunarekiko konpromisoa indartzeko.
Horregatik, Alares Social CEE eta Alares Empleo ETT erakunde guztiei lagundu nahi diegu Madrilgo 2020ko Olinpiar Jokoetan parte hartu nahi badute, LISMI legeak ezarritakotik harago joan daitezen eta lege horrek eskaintzen dizkien aukera guztiak ezagut ditzaten. Desgaitasuna duten pertsonen laneratzean adituak garen aldetik, enpresa bakoitzaren beharrak aztertzeko eta desgaitasuna duten pertsonak nola integra ditzaketen hobeto zehazteko gai gara. Desgaitasuna duten pertsonen hautaketa eta kontratazioa, prestakuntza, langileari laguntza ematea, bezeroen fidelizazioa, berdintasun-planak... Grupo Alares taldean lantzen ditugun arloetako batzuk dira, eta Madrid 2020 bezalako proiektuak erakunde askoren agendetan egoteko formula ezin hobea izan daitezke.
Ziur gaude Madril olinpiar egoitza ona izango dela eta enpresa laguntzaileek argi utziko dutela pertsonen bizi-kalitatearekiko konpromisoa.


