Izenburu honen pean, Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Espainiako Batzordeak (CERMI) txosten bat argitaratu du; bertan, egungo krisi ekonomikoak desgaitasunaren arloko Enpresen Gizarte Erantzukizuneko estrategietan dituen ondorioak jasotzen dira. Azterlan honen helburua da zehaztea ea gure herrialdeko egoera ekonomiko eta sozialak desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzeko eta haien bizi-kalitatea hobetzeko EGEko proiektuak murriztea ekarri duen.
Azterlan honen ondorioa, CERMIk jakinarazi duenez, honakoa da: oro har, enpresek baliabide gutxiago bideratu dituzte beren gizarte-ekintzako politiketara, krisiaren ondorioz. Hala ere, murrizketa hori txikiagoa da EGE arazo estrategikotzat hartzen duten erakundeetan.
"Desgaitasunaren arloko enpresa-erantzukizun soziala EES-D. Neurria, edukia eta joerak krisi-garaian"