RSCa funtsezkoa da etorkizuneko erakundeen arrakastarako

Espainiako enpresen %90ek baino gehiagok onartzen dute enpresa iraunkorrak sortzea ezinbestekoa izango dela etorkizunean arrakasta bermatzeko eta egungo krisi ekonomikoari aurre egin ahal izateko. Hori da Nazio Batuen Mundu Itunak mundu osoko 766 enpresari egindako ikerketaren ondorio nagusia. Gainera, inkestatutako enpresetako presidente eta goi-zuzendariek bat egiten dute hamar urte barru erantzukizun soziala erabat integratuta egongo dela erakundeetan. Azterketa horrek erakusten duenez, egungo egoera ekonomikoak ez du enpresen aldetik RSCaren arloan murrizketarik ekarri; aitzitik, kontrakoa gertatu da. Horregatik, inkestatuen %80k adierazi du atzeraldi ekonomikoa iraunkortasunaren aldeko apustua egiteko pizgarri izan dela. Baina ikerketa honetako datu guztiak ez dira positiboak, izan ere, zuzendarien %88k onartzen badu ere iraunkortasuna hornikuntza-katean ere integratu behar dela, %54k soilik uste du helburu hori beren enpresan lortu duela.