Enpresek gizarte-lanagatik aintzatetsiak izateko eskaera egin ahal izango dute.
Enpresek borondatez eska dezakete gizarte-erantzukizuna duten enpresa gisa aitortuak izatea, Ekonomia Jasangarriaren Legearen aurreproiektuan jasotzen denaren arabera, eta Juan José Barrerak, Lan eta Immigrazio Ministerioaren Gizarte Ekonomiaren, Autonomoen Lanaren eta EGEren zuzendari nagusiak, azaldu bezala. Horrela, EGEren arloan aurreikusitako adierazleen gutxieneko maila lortzen duten erakunde guztiek aitortza hori eska dezakete.


