S. M. Erreginak zuzendu eta Telefónicak Madrilen duen egoitza nagusian egindako ekitaldian, Telefónica Ability Awards sarietako epaimahaiak Línea Directa Aseguradora enpresaren programa eta politika inklusiboak aitortu ditu Enpresa Pribatu Handi Onenaren kategorian; herrialdeko enpresa nagusiek hartu dute parte kategoria horretan. Sariak Espainian egiten dira bigarren aldiz, eta integrazioaren arloko enpresa-praktika onenak aitortzen dituzte. Aseguru-etxeak aukera-berdintasunarekin duen konpromisoa nabarmendu nahi izan dute; besteak beste, gaitasun desberdinak dituzten langileei emandako arreta pertsonalizatuaren, integrazioaren sustapen internala eta kanpokoa eta erreferentziazko elkarte eta fundazioekiko hitzarmenen bidez garatu da konpromiso hori.
Horretarako, Línea Directak “Mugarik gabe” programa dauka. Programa horren helburua desgaitasuna duten langileak integratzea da, haien garapena eragozten duten oztopoak ezabatuz eta erakundean benetako aukera-berdintasuna sortuz. Ekimenak hirugarren urteurrena betetzen du aurten, eta aurrekontu propioa du; horrez gain, aholkularitza fakultatiboa, erakundean sentsibilizatzeko plana eta Gidari baten laguntza barne hartzen ditu. Gidariak zaintzen du lanpostua pertsona bakoitzaren egoerara egokitzea, eta arreta integrala eskaintzen dio enpresan sartzen denetik enpresarekiko harremana amaitzen duen arte.
Gainera, Gidariak desgaitasuna duen langilearen garapen profesionala sustatzen du prestakuntza-, garapen- eta lana eta familia bateratzeko plan espezifikoen bidez, eta, beste arlo batzuekin lankidetzan, enpresako langile guztientzako sentsibilizazio- eta prestakuntza-planak sustatzen saiatzen da.
Línea Directak aukera-berdintasuna ikuspegi oso zabaletik sustatzen saiatzen diren ekimen, programa eta hitzarmen ugari ditu. Horien artean daude lana eta familia bateratzeko plan eta neurriak, hala nola telelana edo ordutegi malguak, eta produktu komertzial inklusiboak, hala nola Gorrei Errepideko Laguntza.
Informazio gehiago hemen.



