EGE txostenek enpresekiko konfiantza berreskuratzen laguntzen dute

Erakundeek prestatzen dituzten gizarte-erantzukizuneko txostenek enpresetan, finantza-sektorean eta gobernuetan konfiantza berreskuratzen laguntzen dute; egungo krisien ondorioz konfiantza hori galdu egin da. Hori da Global Reporting Initiativek babestutako hainbat ikerketaren ondorioetako bat. Gainera, txosten horiek nabarmentzen dute ekonomia globala gardentasun-maila handiagoetara bideratzen ari dela, enpresa handiak interes-taldeentzat gune garrantzitsu bihurtzen ari baitira; talde horiek gardentasun-maila handia espero dute enpresa horien produktu eta zerbitzuetan. Ikerketa horiek erakusten dute, halaber, txostenak prestatzeko araudian aurrera egiten ari dela, bai eta txosten horiek egungo gizartearen erronkekin duten harremanean ere.