Madrilen, pertsona gorren lehen zinema-jaialdia egingo da
Gaurtik abenduaren 21era arte, Madrilgo Círculo de Bellas Artes aretoak Pertsona Gorren Dokumental, Film Labur eta Bideo-Artearen lehen jaialdi irisgarria hartuko du. Espainiako Pertsona Gorren Konfederazioaren (CNSE) ekimenez sortu da, eta desgaitasun hori duten pertsonen kezka artistikoak jaso eta zabaltzea du helburu. Bertan, pertsona gorrek antzeztu, zuzendu edo ekoitzitako filmak ez ezik, haien errealitate soziala islatzen duten lanak ere proiektatuko dira.


