Iberdrolak, Arhoek, Adeccok eta Alares Fundazioak langileen laneko eta bizitza pertsonaleko uztartzearen aldeko manifestua sinatu dute
Erakunde horiek laneko eta bizitza pertsonalaren arteko uztartzearekiko konpromisoa erakutsi dute Iberdrolako ia 50 langileren eta haien familien ondoan; izan ere, jolas-egun bat ospatu dute Pozueloko (Madril) haur-parke batean
Erakunde eta enpresek benetako neurri bihurtuko den konpromiso sendoa hartzeko beharra aldarrikatu dute, uztartzea eta genero-aniztasuna ahalbidetzeko eta pertsonen bizitza hobetzeko
Iberdrolak, ARHOE-Espainiako Ordutegiak Arrazionalizatzeko Batzorde Nazionalak, Adeccok eta Alares Fundazioak manifestu bat sinatu dute gaur goizean, beren erakundeetan langileen laneko eta bizitza pertsonaleko uztartzea ahalbidetuko duten neurriak ezartzeko konpromisoa eta babesa erakusteko.
Ekitaldia Pozuelo Madrilgo udalerriko haur-parke batean egin da; bertan, konpainiak langileak eta haien familiak gonbidatu ditu jolas-egun batez gozatzera. Bertan izan dira ARHOE-Espainiako Ordutegiak Arrazionalizatzeko Batzorde Nazionaleko presidente José Luis Casero; Iberdrola Taldeko Giza Baliabideen zuzendari Ramón Castresana; Adeccoko Marketin eta Komunikazio zuzendari Margarita Álvarez; eta Alares Fundazioko zuzendari nagusi Mar Aguilera.
Jardunaldi honen helburua, Amaren Egunaren bezperan egiten dena, uztartze-politikek langileen bizi-kalitatea hobetzeko duten garrantzia nabarmentzea da; horrek langileen produktibitate handiagoa dakar. Dokumentu hau sinatuta, erakunde eta enpresek benetako neurri bihurtuko den konpromiso sendoa hartzea aldarrikatzen da, uztartzea eta genero-aniztasuna ahalbidetzeko eta pertsona guztien bizitza hobetzeko.
Sinatzaileek aukera baliatu dute azpimarratzeko benetan beteko diren uztartze-neurriak txertatzeak gizarte osoarentzat balioa modu jasangarrian sortzea dakarrela, enpresarentzat berarentzat ere balioa sortzeaz gain; horrela, erantzukizun sozial korporatiboa hobetzen da. Halaber, bat etorri dira gizarte-eragile, enpresa, elkarte, ordezkari eta langile guztien babes eta inplikazio handiagoa eskatzeko, uztartzean aurrerapausoak lortzeko.
Langileen laneko eta bizitza pertsonaleko uztartzearen aldeko manifestua