2010a enplegu-proiektuak gauzatzeko pizgarri berriekin hasi da, enplegagarritasuna, gizarteratzea eta genero-berdintasuna sustatzeko. Guztira, 3.072 milioi euro banatuko dira autonomia-erkidego guztien artean, enplegu- eta prestakuntza-programak abian jartzeko.
Plan honen helburua, Lan eta Immigrazio Ministerioak azaldu duenez, une honetan langabezian daudenek lana aurkitzeko dituzten aukerak hobetzea da.
Diru hori programak barne hartzen dituen bi arloen artean banatuko da, Enpleguko idazkari nagusi Maravillas Rojok azaldu duenez. Alde batetik, 610,7 milioi euro bideratuko dira «enpresa-espiritua sustatzera eta langileen eta enpresen moldagarritasuna hobetzera». Bestetik, 2.064,6 milioi euro «enplegagarritasuna, gizarteratzea eta gizon eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzera» bideratuko dira.
Horrelako neurrien bidez, lanik gabeko pertsona guztiei laguntza emango zaie, lana bilatzeko eta curriculumak eguneratzeko tailerren bidez, haien lanbide-gaitasunak eta enpresekin duten harremana hobetzeko.
Enplegu-politikak garatzeko 3.000 milioi euro baino gehiago