Etorkin askok laneko diskriminazioa jasaten dute

Hori da Lanaren Nazioarteko Erakundeak aurkeztutako ikerketa baten ondorioa; ikerketak egiaztatzen du Europako eta Ipar Amerikako langile etorkinak, oro har, diskriminatuak direla. Europako hamar herrialdetan, Estatu Batuetan eta Kanadan egindako txosten horren arabera, atzerriko gazteek, bizi diren herrialdeko gazteen gaitasun, hezkuntza eta esperientzia berberak izan arren, lau edo bost aldiz gehiagotan aurkeztu behar dute lan-eskaintzetara, erantzun aldekoa lortzeko. Diskriminazio horrek atzerritarrak direla adierazten duten ezaugarriak edo itxura duten pertsonei ere eragiten die; horiek 15 edo 20 aldiz saiakera gehiago egin behar dituzte lan-elkarrizketa batera onartuak izateko. Egungo krisi ekonomikoak egoera hori okertu egin du. Hori ere islatzen du “Nazioarteko lan-migrazioa: eskubideetan oinarritutako ikuspegia” izeneko ikerketak; ikerketak, gainera, lan-migrazioaren joerak eta jatorrizko zein helmugako herrialdeetan duen eragina aztertzen ditu.