Errentagarriagoa eta eraginkorragoa izan behar duzu?: Prozesuak kanporatu

Zenbait prozesu enpresa profesionalei agintzeak markari hazteko behar duen eraginkortasuna eta errentagarritasuna eman diezazkioke. Helburuak sinplifikatu egiten dira, eta erakundeak bere potentzial guztia benetan izan nahi duen horretara bideratzen du: %100 errentagarria eta eraginkorra izatera. Azken batean, bezeroak produktu ona baino ez du nahi, eta berdin dio enpresak hirugarren baten esku utzi izana jarduera jakin bat egitea.

Beraz, ez dugu beldurrik izan behar beste profesional batzuekin harremanetan jartzeko; izan ere, horren mende egon daiteke gure sektorean lehenak izatea. Eta prozesuen outsourcingaren mila adibide daude: bulego batzuetako call centerr­a, harrera eta zentralita, ekoizpen-kate baterako hornikuntza, paketatzea, plantilla baten nominak, langileen hautaketa… azken batean, prozesu horietan espezializatutako beste enpresa batek bilatzen ari garen profesionaltasunarekin eskain diezagukeen edozein prozesu.

Outsourcing-prozesu on baten gakoa zerbitzuaren ardura bere gain hartzen duen, balioa eransten duen eta gure produktuaren eta enpresaren potentziala sortzen duen bazkide bat aurkitzea da. Hau da, erreferente gisa hazi nahi duen enpresa orok behar duena.

Baina, nahi izanez gero, are harago joan zaitezke: prozesu horiek guztiak desgaitasuna duten pertsonekin eskain diezazkizuegu Alares Human Servicies-en, produktibitatea murriztu gabe eta gizarte-erantzukizuna izugarri handituz. Alaresen adituak gara horretan.

Gure hurrengo albistean: Nola, Noiz eta Zergatik aukeratu outsourcinga?