Ezin dituzu soldata-partidak handitu? Egin apustu «soldata emozionalaren» alde.

Zure enpresak ezin badie langileei soldata igo, ez utzi egindako lan ona konpentsatzeari. «Soldata emozionalaren» alde egiteko unea da. Izan ere, gizarteak gero eta gehiago baloratzen du, eta enpresari laguntzen dio langileen baldintzak hobetzen. Are gehiago, gizarte-onurak dira langile kualifikatuenek gehien eskatzen dutena, eta laneko, familiako eta bizitza pertsonaleko bateragarritasuna da zerrendako lehenengoa. Horregatik, giza kapitalik onena izan nahi duten erakundeek ez dute lanaren balio ekonomikoan soilik pentsatu behar —bateragarritasun- eta langileentzako laguntza-programa on bat dagoenean askoz handiagoa baita—; aitzitik, langileei gehien axola zaienaren bidez egin behar diete mesede: beren bizitza pertsonala eta familia.

Horrelako egoera ekonomiko eta sozialeko uneetan, langileek erantzukizunaren adibide bat ikusi behar dute beren erakundean. Horren mende dago produktibitatea ez jaistea eta enpresa indartzea, azken batean balio erantsi hori ematen dutenen bidez: pertsonen bidez. Frogatuta dago «soldata emozionalak» konpentsatu egiten duela, eta langileek erakundearekiko konpromiso-formulatzat ulertzen dute, erakundeak haiengatik eta haien familiengatik egiten duelako. Gainera, ulertu behar dugu laneko, familiako eta bizitza pertsonaleko bateragarritasuna ez dela etorkizuneko kontua, gaur egungo oraina baizik, eta gizarteak gero eta indar handiagoz eskatzen duela egunero.

Langileen soldataren alternatibak bilatzeko unea da; soldata garrantzitsuena bada ere, aliatuak izan ditzake, hala nola Alaresek eskaintzen dituen lana eta familia bateratzeko laguntza-zerbitzuak, Espainian gehien saritutako programa eta gure herrialdeko enpresa ugaritako langile guztientzat ezarrita dagoena.

Gure hurrengo albistean: Nola desagerrarazi laneko absentismoa?