Outsourcinga: kanpora atera prozesuak eta izan errentagarriagoa

Merezi al dizu zure enpresako prozesu guztiak barnean egitea? Zergatik uko egiten diozu produktibitaterako eta enplegurako irtenbideak azpikontratatzeari? Ez al duzu uste badagoela pertsonek egiten duten eta nahi duten horretan espezializatutako outsourcing-zerbitzurik?

Outsourcinga ez da aukera bat, baizik eta ezin hobeto funtzionatzen duen formula bat, edozein negozio errentagarriagoa izaten eta honako helburu hauek lortzen laguntzen duena:

● Kostuak aurreztea.

● Malgutasun handiagoa ekoizpen-prozesuan.

● Bezeroarentzako zerbitzu-maila hobetzea.

Badakigu oso zaila dela gure prozesuen zati bat kanpora ateratzea erabakitzea, inguruko beste eragile batzuekin (hornitzaileekin, banatzaileekin) ditugun harremanak nabarmen aldatzen direlako. Baina, gurea bezain aldakorra den ekonomia batean, malguak izan eta merkatura une oro egokitu behar dugu, horrek gure helburuak lortzeko eta gero eta zorrotzagoak diren bezeroei zerbitzu-maila egokia eskaintzeko aukera eman diezagun.

Alaresen gure bezeroen beharrak aztertu eta analizatzen ditugu, eta haien produktibitatea hobetzen laguntzen diegu zerbitzu orokorrak kanpora ateratzearen bidez, administrazio-prozesuen Outsourcingaren (B.P.O.), Merkataritza Zerbitzuen eta ekoizpen-, logistika- eta hornidura-katearen prozesuen bidez. Gainera, Alaresek 25 urte baino gehiagoko esperientzia du, eta horri esker, giza baliabideen sektorean ezagutza handiena duten enpresetako bat gara; bezeroei baliabideak malgutzeko hainbat aukera eskaintzen dizkiegu, eta metatutako ezagutza guztia haien eskura jartzen dugu, zerbitzuak arrakasta-bermearekin gauzatu ahal izan ditzaten.

Laster: Nola lagun diezaguke Outsourcingak LISMI betetzen?