Palma Mallorcakoa EGEren Europako Konferentziaren egoitza izango da

Palma Mallorcakoa Enpresen Gizarte Erantzukizunaren egoitza bihurtuko da; izan ere, martxoaren 25ean eta 26an, bertan egingo da EGEren Europako Konferentzia, Lan eta Immigrazio Ministerioak Europako Batzordearekin lankidetzan antolatutako ekitaldia. Europar Batasuneko Espainiaren lehendakaritzarekin bat eginez egingo den ekitaldi horretara, EGEren arloko 300 aditu inguru bertaratzea espero da, Batasuneko 27 herrialdeetako 54 ordezkari, EGEko Europako Batzordeko lau kide eta 17 autonomia-erkidegoetako ordezkariak ere bai. Helburua, besterik gabe, EGE sustatzeari lotutako indarrean dauden politika publikoak aztertzea da. Bestalde, EGEren arloan Europako Batzordeak dituen ekimenak eztabaidatuko dira, baita garapenerako lankidetzaren eta EGEren arteko loturak ere. Baleareak bilera honen egoitza aukeratu dira, erkidego horretan sortu baitzen gai honi heltzeko lehen erakunde ofiziala: Enpresen Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren Zuzendaritza Nagusia.