Taekwondoko absolutuko txapelketan desgaitasuna duen pertsona baten podiuma

Alex Álvarez gainditze- eta borondate-indarraren adibidea da. %77ko desgaitasuna izan arren, brontzezko domina lortu du Taekwondoko Galiziako Txapelketa Absolutuan. Alexek polirradikuloneuritisa du, besoetan indarrik izatea eragozten dion gaixotasuna. Egoera horrek eguneroko bizitza ez dio batere erraz egiten. Hala ere, Alex bizitza normala egiten saiatzen da, gauez lan eginez eta egunero taekwondoan entrenatuz. Kirolari esker, Alexek mundu guztiari erakutsi dio oztopoak ahaleginarekin eta diziplinarekin gaindi daitezkeela. Bizitzaren txapeldun honen hurrengo helburua Munduko Paraolinpiar Txapelketan parte hartzea da; 2009ko ekainaren 11n egingo da Bakun, Azerbaijaneko hiriburuan.