Enpresek luzatu al dezakete langileen bizitza?

Posible da, eta horretaz ziur gaude. Langileez arduratzen diren eta merezi duten bizi-kalitatea eta ongizatea eskaintzen dieten enpresek lortzen dute langileak gehiago eta hobeto bizitzea. Eta ez hori bakarrik: profesionalki askoz produktiboagoak eta lehiakorragoak ere badira. Horregatik, Alaresen, erakunde bateko langileek marka definitzen dutela defendatzen dugu. Langileak zoriontsuak badira, enpresak emaitza-kontua hobetzen du eta erreferente gisa kokatzen da.

Bizitza pertsonala eta lan-bizitza uztartzea ezinbestekoa da gure gizartean, eta horren alde egiten ez duten erakundeak potentzial handia galtzen ari dira. Erakundeak jabetzen badira langileek lanpostu bat eta soldata bat baino gehiago behar dutela, profesional onenak izango dituzte beren taldean, eta haietan inbertitu ahal izango dute, enpresarekiko leialak izango baitira.

Horregatik, Alaresen pertsonen lana aitortzearen alde egiten dugu, eguneroko arazoak konpontzen laguntzen dieten zerbitzuen truke. Imajinatu dezakezun guztiaren konpontzaile gara, eta horri esker, bizi-kalitatearen ekoizle handienak eta onenak.

Laster: Nola konpondu Giza Baliabideen arazo handiak?