Emakumearen Nazioarteko VI. Astea

Fundación Alares eta Fundación para la Diversidad erakundeek FUNDACIÓN WOMAN´S WEEK erakundeak antolatutako Emakumearen VI. Nazioarteko Astera etortzera gonbidatzen zaituztete. Gizarteko eragile guztiak berdintasunaren aldeko konpromisoaren inguruan elkartzeko apustu argia. Izan ere, konpromisoak berdintasunaren, emakumeen eskubideen eta gizartean zein enpresan etikaren alde lan egiten dugun guztiok batu behar gaitu; ezin duzue topaketa hau galdu. Aurten bi egoitza ditugu martxoaren 7tik 11ra egingo diren jardunaldiak antolatzeko. Casa de Vacaseko (El Retiro) auditorioan, astelehenetik ostegunera, Lidergoari, Osasunari, Komunikazioari eta Erantzukizun Sozial Korporatiboari buruzko eztabaidak egingo dira; Google-ren ekintzaileentzako gunean (Campus Madrid), berriz, zure negozio-ideia garatzera bideratutako tailerrak eta networking-saioak egingo dira, martxoaren 11n, ostiralean. Jardunaldietara etortzera eta berdintasunaren aldeko konpromisoarekin bat egitera animatzen zaituztegu.