Sodexho Pass, Alares Fundazioaren babesle bazkide berria

Sodexho Pass, gizarte-prestazioak eta pizgarriak kudeatzen dituen enpresa, Alares® Fundazioaren “Bazkide Babesle” bihurtu da; horrela, enpresen arteko lankidetza-programa bat garatzeko parte-hartzea indartu du. Programa horren bidez, fundazioaren helburuak ikerketa eta proiektuen bitartez lortu nahi dira. Horri esker, enpresen erantzukizun-jardunek dakartzaten aukerak eta zailtasunak zuzenean ezagut daitezke, baita jardun horiek guztion bizi-baldintzak hobetzen nola laguntzen duten ere.

Enpresen eta langileen elkarrekiko beharrak hautematea funtsezkoa da jarduteko benetako eredu bat aplikatzeko; izan ere, ezinbestekoa da ekintzak bi kolektibo handi horien interesen hautemate eta diagnostiko zorrotzean oinarritzea. Hori guztia erakundeen eta pertsonen beharrak eta interesak modu praktiko eta errealistan bultzatzeko.
Fundazioa osatzen duten Bazkide Babesleak gure herrialdeko lehen mailako zuzendarien eta hainbat sektore ekonomikoren talde txiki eta hautatua dira, eta Fundazioaren helburuak lortzen lagundu nahi dute, Enpresen Gizarte Erantzukizunaren parte gisa.

Sodexho Pass Bazkide Babesle berri gisa gehitzearekin, Alares® Fundazioak proiektu berri horiek garatzeko konpromisoa eta parte-hartze aktiboa areagotu ditu.

Informazio gehiago:
Natalia Fuentes Pampliega
Alares®-eko Marketin eta Komunikazio zuzendaria
91 275 05 55 E-mail: nfuentes@alares.es
Ana Mateo Sánchez
Komunikazio Saila
91 275 05 83 E-mail: amateo@alares.es
Patricia Cerrada
Sodexho Pass-eko Marketin eta Komunikazio arduraduna
pcerrada@sodexhopass.es