Desgaitasuna duten gazteen %29k baino ez du lana.

CERMIk atzo aurkeztu zuen Espainian bizi diren 15 eta 30 urte bitarteko desgaitasuna duten 163.650 gazteei buruzko ikerketa baten aurrerapena; horren arabera, %29k baino ez du lan egiten. “Desgaitasuna duten gazteak Espainian” izeneko txostenak erakusten du desgaitasuna duten gazteen langabezia-tasa desgaitasunik gabeko gazteena baino ia bi aldiz handiagoa dela; izan ere, azken horien %56,8k lana du. Gainera, CERMIren arabera, desgaitasuna duten gazteek lortzen dituzten lanpostuak kualifikazio txikikoak eta gaizki ordainduak izan ohi dira, besteak beste, ikerketak berak erakusten duelako goi-mailako lanbide-ikasketak edo unibertsitate-ikasketak dituzten desgaitasuna duten gazteen proportzioa txikia dela (%6, %16,2ren aldean). Bestalde, ikerketak erakusten du, oro har, emakumeek gizonek baino hezkuntza-maila txikiagoa dutela. Txosten honetako beste datu garrantzitsu batzuek gazte horiek beren hezkuntza-inguruneetan jasaten duten diskriminazioa islatzen dute. Hala, adibidez, desgaitasuna duten gazteen %40k adierazi du azken 12 hilabeteetan diskriminatuta sentitu dela prestakuntza-esparruan.