Egungo krisi ekonomikoa desgaitasuna duten pertsona askoren kaleratzea eragiten ari da. Fenomeno horrek kolektibo horren integrazioa nabarmen zailtzen du, eta aukera eta eskubide berdintasunerako edozein politika baliogabetzen du.
INEMen arabera, 2007an, enplegu bila zebiltzan desgaitasuna zuten pertsonen kopurua hilean 84.893koa zen batez beste; hau da, eskatzaile guztien %2,7. 2007. urtearen amaieran, desgaitasuna zuten pertsonekin 164.281 lan-kontratu erregistratu ziren. Datu horiek adierazten dute gero eta desgaitasun gehiago duten pertsona direla kalera irteten direnak lan duin baten bila, gizartean integratzeko tresna gisa balioko dien lan baten bila. Erakundeek arazo horren aurrean sentikortasun handiagoa eskatu diete enpresaburuei, eta aniztasuna aberastasun-iturri hutsa dela gogorarazi dute. Hala ere, desgaitasuna duten pertsonen langabezia-tasak biztanleria osoarenak baino askoz handiagoak dira, eta gora egiten jarraitzen dute.
Alaresen, pertsonen integrazioaren eta bizi-kalitatearen alde lan egiten dugu. Horretarako, LISMI legea betetzen dugu, eta gure lantaldean desgaitasunen bat duten pertsonak %2 dira.


