Desgaitasuna duten pertsonak kontratatzeko beldurra gainditzea

Erakunde askorentzat ez da erraza desgaitasuna duten pertsonak kontratatzea. Agian ezjakintasunagatik edo prestakuntza faltagatik, gero eta erakunde gehiagok jotzen dute gai horretan adituengana, LISMI legea nola eta zer modutan bete dezaketen erakusteko. Horregatik, hemen desgaitasunari beldurra galtzeko hainbat mekanismo azalduko dizkizuegu, eta horretarako, Fundación Alaresek Sociedad de Prevención de Ibermutuamurren babesarekin antolatutako Jardunaldi Praktikoan: ENPRESENTZAKO ERRONKA: Desgaitasuna duten pertsonen enplegua, irisgarritasuna eta lan-arriskuen prebentzioa gaur goizean esandakoaz baliatuko gara.

Ikusaraztea eta LAPP

Aukera ona da Sociedad de Prevención de Ibermutuamurreko Teresa García-Margallo doktoreak azaldu duena: erakundeek beren langileen artean dauden desgaitasun-kasuak ikusaraztearen alde egin behar dute. Horrela, lanpostu bakoitza langilearen beharretara egokitu ahal izango litzateke; langileak osasunean irabaziko luke, eta enpresak produktibitatean irabazi eta laneko bajen kopurua murriztuko luke.

Lan-erreforma

Beste berri on bat da Lan-erreformak aurrerapenak jasotzen dituela zenbait alderditan, hala nola desgaitasuna duten langileen mugikortasun geografikoan; horrek, neurri batean, pertsonen bizi-kalitatea hobetzen lagun dezake. Hala ere, Alejando Jover abokatu eta desgaitasunaren arloko adituak ziurtatu du Erreformak harago joan behar zuela, eta kaleratze-prozesuetan lanpostuari eustea bezalako alderdiak kontuan hartu behar zituela.

Hautaketa-prozesua

Desgaitasuna duten langileek konpromiso, leialtasun eta, azken batean, emaitza positiboen maila handia eskaintzen dute: kuantitatiboak zein kualitatiboak. Hautaketa-prozesuetan barne-estrategia ona badugu, desgaitasuna duen langilea erabat integratzea lortu ahal izango dugu, eta, horren bidez, enpresaren lehiakortasuna hobetuko da. Horrela, edozein hautaketa-prozesuren berezko funtsezko faseen barruan, desgaitasuna duten pertsonen aldeko diskriminazio positiboa gauzatuko da, «irisgarritasun unibertsala eta guztientzako diseinua» araudia betetzeko beharrezko egokitzapenak kontuan hartuta.

Izan ere, guztion gizarte-erantzukizuna da desgaitasuna normalizatzen hastea eta lehiakorragoak izateko aukerak ikustea bertan.

Eta jardunaldiaren jarraipena egiteko, gure traola erabil dezakezue: #PRLDiscapacidad

Prentsa-oharra