Mendekotasuna duten pertsonen bizitza hobetzeko teknologia

Mendeko pertsonen kolektiboa modu kezkagarrian hazi da azken urteotan. Biztanleria zahartzen ari da, denbora gehiago bizi garelako, eta adinekoak dira senideen zaintza eta arreta behar dutenak. Desgaitasuna duten pertsonak ere talde horren parte dira, eta, gainera, zailtasun handiak dituzte lan-mundura sartzeko. Guztiok askeago izan gaitezen, Bizitza Independentearen eta Irisgarritasunaren Plataforma Teknologiko berria (eVia) sortu da. Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren (MITYC) ekimena da, eta haren helburuen artean dago pertsona guztientzako irisgarritasun unibertsala lortzen lagunduko duten proiektu berritzaileak sortzea, bereziki adinekoentzat eta desgaitasuna duten pertsonentzat. Garrantzitsua da prestazio teknologiko, laguntzaile eta sanitarioen konbinazio osoa eskaintzea, etxean bizitza independentea luzatzea ahalbidetzeko. Bakoitzaren neurrira egindako mundu batek bizi-kalitatea nabarmen hobetuko luke, eta balio erantsia ekarriko lioke gure gizarteari.