Genero-berdintasunean atzerapauso bat

Berdintasunak azken mailako herrialde gisa kokatzen gaitu oraindik ere. Oraingo honetan, Munduko Foro Ekonomikoak (WEF) urtero egiten duen genero-berdintasunaren indizeari buruzko datuak erabatekoak izan dira. 14 postu egin dugu behera, eta gure emaitza ez da harro egoteko modukoa. Egungo krisi ekonomikoak eta lan-prekaritateak desberdintasunak areagotzea eragin dute, eta emakumeen kasuan, askoz ere intentsitate handiagoz.

"Genero-desberdintasunari buruzko 2012ko Munduko Txostenaren" arabera —135 herrialdetako datuak biltzen ditu (munduko biztanleriaren %93)—, Espainiak sailkapen honetan behera egin izana ministerioetako erantzukizuneko postuetan dauden emakumeen kopurua murriztu izanari zor zaio.

Horregatik, blog honetatik elkarrekin lan egiteko beharra azpimarratu nahi dugu, gizarte bateratzaileago baten alde; bertan, pertsonek lana eta familia bateratu ahal izango dituzte. Horrela, berdintasuna errealitate bihurtu ahal izango da, ez baitu lanerako prestasunarekin lehiatu beharko.

Fundación Alaresek nahiz Fundación Diversidadek egoera hau salatzen dugu, eta erakundeak Berdintasunaren alde lanean jarraitzera animatzen ditugu.