Atzo Zaragozan Integrazioari buruzko Europako IV. ministro-konferentzia hasi zen, Europar Batasuneko 27 estatu kideetako ordezkari politikoek parte hartu zuten topaketa. Atzoko bileran, bertaratutako herrialde guztiek adostu zuten Europako Batzordeari eskatzea programa pilotu bat abian jar dezala, komunitate-mailan immigranteen integrazio-maila neurtzeko adierazle sorta batekin.
Horrez gain, 27 estatuek integrazio-agenda aktibatzeko premia azpimarratu zuten, bost urtean bete beharreko helburuarekin; Zaragozan egiten ari den konferentzia honen esparruan lortutako neurriak eta akordioak gauzatzea da xedea.
Integrazioa neurtzeko adierazle horiek oraindik zehaztu gabe badaude ere, aurreikusten da immigranteen kolektiboaren enplegagarritasuna eta eskolatze-maila, bertako hizkuntzaren ezagutza-maila edo bizitza publiko eta herritarraren parte-hartze maila jasoko dituztela.
Kasu horretan, adierazpenak sinatzaile diren estatuek aniztasunarekiko duten konpromisoa eta Europar Batasun osorako integrazio-ibilbide komunak ezartzeko asmoa jasoko ditu, immigranteei lan-aukera hobeak eskaintzeko eta enpresak pertsona horien aurkako diskriminaziorik ezan inplikatzeko.