Mendekoentzako informazio-bulego berria

Madrilgo Erkidegoak mendekotasunari buruzko informazio-bulego bat ireki zuen joan den astean, eta mendekotasuna duten pertsonentzako 012 telefono-zerbitzua indartu zuen, urtean batez beste 400.000 pertsonari arreta eman ahal izateko. Guztira, 18 profesionalek artatuko dituzte mendekotasuna duten pertsonen eskaerak telefonoz, etenik gabeko ordutegian, 9:00etatik 19:00etara. Neurri horiek Madrilgo autonomia-gobernuak Mendekotasunaren Legearen garapenarekin duen konpromisoaren erakusgarri dira, haren esanetan. Horretarako, gainera, autonomia-exekutiboak 900 milioi euro bideratuko ditu mendekotasunaren arretarako politiketara. Mendekotasunaren Arretarako bulego berriak, Chamartín geltokitik gertu dagoenak, erregistro bat izango du, herritarrek espedienteak izapidetzeko beharrezko dokumentazioa aurkeztu ahal izan dezaten. Gainera, bulego horretan, mendekotasuna duten pertsonek eta haien senideek legeari buruzko zalantzak argitu, Legearen katalogoan jasotako zerbitzu, baliabide eta prestazioei buruzko aholkularitza jaso, eta espedienteen izapidetze-egoerari buruzko informazio espezializatua eskatu ahal izango dute.