Gizarte-erantzukizun korporatiborako sare soziala
RSCri eskainitako gaztelaniazko lehen sare soziala aurkeztu dute; elkartasunari, ingurumenari eta pertsonei zuzendutako zerbitzuei buruzko gaiak jorratzen ditu. Focax Beta du izena: www.focax.com. Bertan, jasangarritasun ekonomiko, sozial eta ekologikoari buruzko eduki espezifikoak aurki ditzakegu. Web 2.0 berrian bideoak ikus ditzakegu, antzeko interesak dituzten pertsonekin bideokonferentzia anitzak egin, gizarte-albisteak argitaratu, elkartasun-kanpainei buruzko informazioa aurkitu edo boluntariotza-proiektuetan parte hartu. Sare sozial handien alternatiba gisa funtzionatzen duen sarea da.


