Alzheimerraren V. Kongresu Nazionala

SEGG, CEAFA eta SEN berriro elkartu dira Alzheimerraren V. Kongresu Nazionala antolatzeko; topagune horretan, Alzheimer gaixotasunarekin zuzenean edo zeharka lotutako guztiak biltzen dira.

2012ko urriaren 25etik 27ra Alzheimer gaixotasuna duten pertsonen senideok, osasun-profesionalok eta elkarte-mugimenduko langileok Donostiako Kursaal Jauregi eta Auditoriora joango gara, lan-programa bizi bat partekatzeko ez ezik, gaixotasunari aurre egiteko eta gaixotasuna pairatzen dutenen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko konpromisoa partekatzeko ere.

Horrela, Alzheimerraren V. Kongresu Nazionalak funtsezko helburu bikoitza ezartzen du:

  • Alde batetik, Alzheimer gaixotasuna duen pazienteak gure Osasun Sisteman egiten duen ibilbidean osasun-profesional guztiek duten zeregina aldarrikatzea
  • Bestetik, zaintzaile den senidea prozesu soziosanitarioan eragile aktibo gisa aitortu eta indartzea, baina baita prozesu horren arreta-objektu gisa ere.

Gaixotasunari aurre egiteko, pazientea tratatzeko eta zaintzailea zaintzeko gure ahaleginak parteka baititzakegu.

Informazio gehiago hemen